jueves, 20 de diciembre de 2012
miércoles, 19 de diciembre de 2012
martes, 18 de diciembre de 2012
jueves, 13 de diciembre de 2012
DIGESTIO-APARATUA
Gizakiaren
digestio-aparatua digestio-barrunbea osatzen duten organoez gain, digestio-hodira digestio-urinak jariatzen dituzten
organo eta guruinek osatzen dute, hala nola, listu-guruinak, urdail-guruinak,
gibela, pankreasa eta heste-guruinak.
Digestio-aparatuaren sarrerako irekigunea ahoa da. Ahoan janaria barneratu,
murtxikatu eta listuarekin nahasi egiten da hortzen eta mihiaren laguntzaz.
Jarraian elikadura-boloa faringearen eta hestegorrian zehar urdailera iristen
da. Hemen janaria denbora-bitarte jakin batez geratzen da, bertara jariatutako urin
gastrikoek digestio burutzen duten bitartean. Urdailean kimoa prestatu denean, piloro
izeneko balbularen bitartez duodenora igarotzen da, eta bertan, proteinak eta
gantzak substantzia sinpleago bihurtzen dituzten behazuna eta are-urinekin
nahasten dira. Ondoren, janaria erdi digeriturik heste meharrera igarotzen da
digestioaren azken faseak bertan burutzeko, eta hortik heste lodira. Heste
lodian elikagaiak eta ura zurgatzen dira, eta zurgatzen ez diren hondakinak
ondestera igaro eta uzkitik kanporatzen dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)