jueves, 13 de diciembre de 2012

DIGESTIO-APARATUA


Gizakiaren digestio-aparatua digestio-barrunbea osatzen duten organoez gain, digestio-hodira digestio-urinak jariatzen dituzten organo eta guruinek osatzen dute, hala nola, listu-guruinak, urdail-guruinak, gibela, pankreasa eta heste-guruinak. 
Digestio-aparatuaren sarrerako irekigunea ahoa da. Ahoan janaria barneratu, murtxikatu eta listuarekin nahasi egiten da hortzen eta mihiaren laguntzaz. Jarraian elikadura-boloa faringearen eta hestegorrian zehar urdailera iristen da. Hemen janaria denbora-bitarte jakin batez geratzen da, bertara jariatutako urin gastrikoek digestio burutzen duten bitartean. Urdailean kimoa prestatu denean, piloro izeneko balbularen bitartez duodenora igarotzen da, eta bertan, proteinak eta gantzak substantzia sinpleago bihurtzen dituzten behazuna eta are-urinekin nahasten dira. Ondoren, janaria erdi digeriturik heste meharrera igarotzen da digestioaren azken faseak bertan burutzeko, eta hortik heste lodira. Heste lodian elikagaiak eta ura zurgatzen dira, eta zurgatzen ez diren hondakinak ondestera igaro eta uzkitik kanporatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario